Lege-informazioa
Lege-oharra
Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (LSSI-CE) betetzeko, eta bereziki haren 10. artikulua betetzeko, webgune honetako erabiltzaileen (aurrerantzean, «Erabiltzaileak») eskura jartzen da lege-ohar hau (aurrerantzean, «Lege-oharra»).
Lege-ohar honek huelgaporlavivienda.org webgunearen eta beste hizkuntzetako haren bertsioen sarbidea eta erabilera arautzen ditu, vagaperlhabitatge.cat, folgapolavivenda.gal eta etxebizitzagreba.eus domeinuetatik eskuragarri daudenak barne (aurrerantzean, «Webgunea»). Sindicato Social de Inquilinas e Inquilinos de la Comunidad de Madrid elkarteak kudeatzen du Webgunea.
Webgunearen helburua da 2026ko azaroaren 11rako deitutako greba orokorrari (aurrerantzean, «Greba Orokorra»), haren aldarrikapenei eta programari buruzko informazioa ematea, zabalkunde-materialak eskaintzea eta parte-hartzea erraztea, kolektiboek Greba Orokorrari atxikimendua ematea barne. Datu pertsonalen tratamendua berariaz Pribatutasun-politikan arautzen da, eta cookieen erabilera, Cookie-politikan.
1. Webgunearen titularraren identifikazioa
Webgunearen titulartasunaz eta kudeaketa nagusiaz arduratzen den erakundea hau da:
- Titularra: Sindicato Social de Inquilinas e Inquilinos de la Comunidad de Madrid (aurrerantzean, «Madrilgo Maizterren Sindikatua»).
- N.I.F.: G-88083712.
- Egoitza soziala: Calle Tres Peces, 3, 28012 Madril, Espainia.
- Harremanetarako helbide elektronikoa: [email protected].
- Erregistroko datuak: Madrilgo Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatua, 38229 zenbakiarekin.
Datu pertsonalen zenbait tratamendu Associació Sindicat de Llogaters i Llogateres elkartearekin batera egin daitezke, erantzukidetasunean, Pribatutasun-politikan deskribatutako baldintzetan.
- Erakundea: Associació Sindicat de Llogaters i Llogateres (aurrerantzean, «Sindicat de Llogateres»).
- N.I.F.: G-66992280.
- Egoitza soziala: c/ Casp, 43, bajos, 08010 Bartzelona, Espainia.
- Harremanetarako helbide elektronikoa: [email protected].
Sindicat de Llogateres erantzukide gisa aritzeak ez du esan nahi erakunde bakoitzaren jarduera guztietan erantzukide denik; bi erakundeek batera zehazten dituzten tratamenduetan soilik da erantzukide. Erakunde bakoitzak bere aldetik kudeatzen dituen buletinak edo komunikazioak harpidetza bakoitza kudeatzen duen erakundearen informazioaren arabera arautzen dira. Lege-ohar honetan, bi erakundeei batera «Sindikatuak» deitu ahal izango zaie.
2. Webgunearen xedea eta edukiak
Webguneak Greba Orokorrari eta etxebizitza-eskubidearekin lotutako beste ekimen batzuei buruzko informazioa eskaintzen du: haien programa eta aldarrikapenak, aurrekari historikoak, deitzaile diren sindikatuak eta parte hartzeko eta afiliatzeko moduak.
Webguneak formulario bat du, nahi duten kolektiboek Greba Orokorrari atxikimendua ematen diotela jakinarazi dezaten. Formulario hori bidaltzea borondatezkoa da, eta emandako datuen tratamendua Pribatutasun-politikaren arabera arautzen da.
Deialdiak eta jarduerak Participa plataformaren bidez (participa.huelgaporlavivienda.org) kontsultatzen eta argitaratzen dira; plataforma horrek bere lege-oharra eta bere pribatutasun-politika ditu.
Webgunerako sarbidea doakoa da, Erabiltzaile bakoitzaren telekomunikazio-hornitzaileak Interneteko konexioagatik edo datu mugikorrengatik kobratzen dituen kostuak alde batera utzita.
Madrilgo Maizterren Sindikatuak Webgunearen edukiak eta Lege-ohar hau eguneratu ahal izango ditu, araudi-, teknika- edo antolaketa-aldaketak islatzeko. Indarreko bertsioa beti egongo da eskuragarri orrialde honetan.
3. Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak
Webgunearen elementu propioen gaineko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak (testuak, diseinuak, ilustrazioak, argazkiak, logotipoak, markak eta beste eduki batzuk barne) haien titular legitimoenak dira, edo dagozkien lizentzia edo baimenekin erabiltzen dira. Greba Orokorra deitzen edo babesten duten sindikatuen eta erakundeen logotipoak dagozkien titularrenak dira, eta haiek identifikatzeko soilik erakusten dira.
Erabiltzaileek Webgunea modu pertsonalean eta ez-esklusiboan erabil dezakete, Lege-ohar honen eta aplikatu beharreko araudiaren arabera. Dagokion titularraren baimenik edo legezko gaikuntzarik ezean, ezin izango dituzte Webguneko elementu babestuak kopiatu, aldatu, banatu, argitaratu edo komertzialki ustiatu, deskarga daitezkeen materialetarako jarraian aurreikusitakoa gorabehera.
Deskarga daitezkeen materialak
Webguneak deskarga daitezkeen baliabideak eskaintzen ditu, hala nola orri-txikiak, kartelak, diptikoak, argudio-bildumak eta sare sozialetarako material grafikoak, Greba Orokorraren informazioa, antolaketa eta zabalkundea eta maizterren eskubideen defentsa errazteko.
Madrilgo Maizterren Sindikatuarenak diren materialak edo haien gainean baimen nahikoa duenak deskargatzea, inprimatzea, erreproduzitzea eta doan banatzea baimentzen da, helburu komertzialik gabe eta adierazitako helburuetarako. Kartelak eta pegatinak jartzean aplikatu beharreko araudia errespetatu beharko da. Ez da baimentzen materialen zentzua aldatzea, haien egiletza-erreferentziak kentzea edo logotipoak baimenik gabe aldatzea, ezta helburu komertzialetarako erabiltzea ere. Material bat baldintza berezien edo hirugarrenen eskubideen mende dagoenean, baliabidean bertan adierazitako baldintzak aplikatuko dira.
4. Webgunearen erabilera-arauak
Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute Webgunea modu zilegian eta arduratsuan erabiltzeko, fede onaren eta ordenamendu juridikoaren arabera. Bereziki, debekatuta dago:
- Webgunea erabiltzea haren funtzionamenduan edo hirugarrenen gailuetan kalteak, etenaldiak edo akatsak eragiten dituen edo eragin ditzakeen moduan.
- Birusak, kode gaiztoa edo bestelako programa edo fitxategi kaltegarriak sartzea, transmititzea edo argitaratzea.
- Webguneko formularioak erabiltzea spama, mezu-kateak, baimendu gabeko publizitatea edo bestelako komunikazio ez-zilegiak bidaltzeko.
- Erakunde arduradunen edo hirugarrenen jabetza intelektualeko edo industrialeko, intimitateko, datuen babeseko edo bestelako eskubideak urratzea.
- Kolektiboen izenean atxikimenduak jakinaraztea horretarako baimenik izan gabe, edo nahita datu faltsuak ematea.
- Webguneari konektatutako eremu mugatuetara, sistemetara, zerbitzarietara edo sareetara baimenik gabe sartzea, edo haren segurtasun-neurriak saihesten saiatzea.
- Azpiegitura teknologikoan neurrigabeko edo alferrikako karga eragiten duten ekintzak egitea.
Lege-ohar honen aurkako erabilera bat hautematen bada, neurri proportzionatuak eta legez babestuak hartu ahal izango dira, hala nola atxikimendu bat ez argitaratzea edo sarbidea mugatzea, erabiltzaileak, segurtasuna edo zerbitzuaren funtzionamendua babesteko beharrezkoa denean.
5. Hirugarrenen webguneetarako estekak
Webguneak hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, hala nola Greba Orokorra deitzen edo babesten duten sindikatu eta erakundeenak, haien afiliazio-orriak edo Participa plataforma. Esteka horiek interesgarria den informaziorako sarbidea errazteko soilik eskaintzen dira. Madrilgo Maizterren Sindikatuak ez ditu kontrolatzen webgune horien edukiak, pribatutasun-politikak edo jardunbideak, eta ez da haien erantzule; horiek beren baldintzen arabera arautzen dira.
6. Erantzukizunak eta bermeak
Madrilgo Maizterren Sindikatuak neurri arrazoizkoak hartuko ditu, Webgunearen izaera eta teknikaren egoera kontuan hartuta, Webguneak behar bezala funtziona dezan eta akatsak eta gorabeherak murrizteko. Hala ere, ezin du bermatu etenik gabeko erabilgarritasuna, ezta akatsik, ahultasunik edo eten teknikorik batere ez dagoela ere.
Aplikatu beharreko araudiak ahalbidetzen duen neurrian, ez da bermatzen:
- Webgunearen etengabeko jarraitutasuna edo etenik gabeko erabilgarritasuna.
- Akatsik, birusik edo bestelako osagai kaltegarririk batere ez egotea, hartu beharreko segurtasun-neurri arrazoizkoak gorabehera.
- Sistemak erabat zaurgaitzak izatea, ezta hirugarrenek segurtasun-neurriak urratzea ezinezkoa izatea ere.
- Hirugarrenek emandako informazio guztiaren zehaztasuna, osotasuna edo eguneratzea, dagozkion legezko betebeharrak gorabehera.
- Azpiegitura-hornitzaileek, konexio-hutsegiteek, mantentze-lanek, zibererasoek edo titularraren kontrol arrazoizkotik kanpoko beste gertakari batzuek eragindako gorabeherarik ez egotea.
Erabiltzaileek erakunde deitzailearekin egiaztatu beharko dituzte edozein deialdi edo jardueraren xehetasunak, data, ordutegi edo leku aldaketak edo ezeztapenak barne.
7. Ezinbestekoa
Webgunearen titularra ez da izango bere kontrol arrazoizkotik kanpoko gertakarien ondoriozko atzerapenen edo erabilgarritasun-etenen erantzule, betiere aplikatu beharreko araudiaren arabera jarduten badu eta haien ondorioak murrizteko neurri arrazoizkoak hartzen baditu. Egoera horien artean egon daitezke, besteak beste, hondamendi naturalak, energia- edo telekomunikazio-etenak, agintari publikoen neurriak, zibersegurtasun-gorabehera larriak edo hornitzaileen hutsegite kritikoak.
8. Erabiltzaileentzako arreta
Webguneari buruzko kontsultak, informazio-akatsak edo gorabeherak helbide hauetara jakinarazi ahal izango dira: [email protected] edo [email protected]. Bi Sindikatuen tratamendu bateratuei buruzko gaietarako, honako helbide honekin ere jar daiteke harremanetan: [email protected].
9. Datuen babesa eta cookieak
Datu pertsonalen tratamendua Webgunearen Pribatutasun-politikan arautzen da, eta cookieen eta antzeko teknologien erabilera, Cookie-politikan.
10. Babes-klausula
Klausularen bat deusezta edo aplikaezina izateak ez dio eragingo Lege-oharraren gainerakoari. Eragindako xedapena, ahal denean, hasieran bilatutako helburu legitimotik hurbil dagoen beste xedapen baliodun baten arabera interpretatuko da edo harekin ordeztuko da.
11. Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzio eskuduna
Lege-ohar hau Espainiako legeriaren eta aplikatu beharreko Europar Batasuneko araudiaren arabera arautuko da. Gatazkarik izanez gero, aplikatu beharreko lege-arauen arabera dagozkien epaitegiak eta auzitegiak izango dira eskudun, betiere kontsumitzaileei eta erabiltzaileei dagozkien foru derrigorrezkoak errespetatuz.
© 2026. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Azken eguneratzea: 2026ko urria.