Greba orokorraren programa · 11N
Hau da 11N-an
exijitzen duguna
Jokoaren arauak aldatzeko unea da. Espekulazioan oinarritutako etxebizitza-sistemarekin amaitu eta eskubideetan oinarritutako sistema bat sortu behar dugu. Horregatik guztiagatik, 11Nko greba orokorrak hau exijitzen du:
Bizitzeko etxeak, ez espekulatzeko
- Etxebizitza hutsak alokairurako berreskuratzea
- Etxebizitza turistikoak ezabatzea
- Erosketa espekulatiboa debekatzea
Etxebizitza publikoen parke handi bat(eta aberatsek ordain dezatela!)
- Aberastasunaren gaineko zerga, alokairuko milioi bat etxebizitza publiko lortzeko
- Funts putreak eta bankuak desjabetzea
- Eraikuntza-enpresa publikoak: inor ez dadila aberastu guztion diruarekin
Bizitegi-segurtasuna: ez gaitzatela etxetik bota
- Alokairu-kontratu mugagabeak
- Etxegabetzeak debekatzea
Prezioak jaistea
- Alokairuak %50 jaistea eta diru-sarrerei lotzea
- Bankuek hipotekekin egiten dituzten gehiegikeriekin amaitzea
- Prezioak kontrolatzea erosketa-saskian, energian eta garraioan
Sindikatu-eskubideak etxebizitzan
- Negoziazio kolektiborako eta alokairu-grebetarako eskubidea, lan-munduan bezala
- Isun gehiagorik ez etxegabetzeak geldiarazteagatik: Mozal Legea indargabetzea
- Arrazakeria immobiliarioa jazartzea
Soldata, pentsio eta zerbitzu publiko duinak
- Soldatak eta pentsioak igotzea erosteko ahalmena berreskuratzeko
- Lanaldia murriztea soldata murriztu gabe
- Zerbitzu publikoak indartzea eta oinarrizko hornidurak eskuratzeko aukera bermatzea
Greba bat, borroka asko
Etxebizitzak gure borroka guztiak zeharkatzen ditu
Etxebizitza borroka bakoitzaren erdigunean dago. Bilatu zurea eta eraman mezu hau zure lanera, ikastetxera edo auzora.
Gero eta garestiagoa da oinarrizko beharrak asetzea
Benetako banaketa ez dago maizterren eta jabeen artean, bizitzeko etxe bat behar dutenen eta espekulatzen dutenen artean baizik
Alokairu abusiboek goizero pertsiana altxatzen dutenak ere itotzen dituzte
Jasaten dituzten arazoak ez dira saihetsezinak; pertsona zehatzekin dauden gatazkak dira, eta irabaz ditzakegu
Etxerik gabe ez dago askatasunik. Etxebizitza ere borroka feminista da!
Etxebizitza defendatzea gure lurraldea espekulazioaren aurrean defendatzea da
Ezin da gizarte-bazterketaren aurka borrokatu etxebizitza eskubidea bermatu gabe
Ez dago pentsio duinik etxebizitza duinik ez badago
Zure kontura lan egiteak ez luke ura leporaino izatea esan nahi
Etxebizitzaren krisia osasun publikoaren krisia ere bada
Etxebizitzaren krisiak haurtzaroa suntsitzen du eta ikasgelak hausten ditu
Logela bat ordaindu ezin baduzu, ezin duzu unibertsitate publikoan ikasi