Azaroaren 11 · Greba orokorra

Etxebizitzaren aldeko

Greba
orokorra

Lan egiteak jada ez duelako hilabete amaierara iristea bermatzen, alokairuek gure soldatak irensten dituztelako eta gutxi batzuen etekinek hazten jarraitzen dutelako. A11n dena geldituko dugu.

11N, etxebizitzaren aldeko greba orokorra
25 egun falta dira
A11rarte
+1.340batzorde Estatu osoan
108hiri mobilizatuta
+4Mesku-orri banatuta
+600.000kartel itsatsita
Etxebizitza ✱ Soldatak ✱ Pentsioak ✱ Zerbitzu publikoak ✱ Zaintza lanak ✱ Bizitzaren garestitzea ✱ Etxebizitza ✱ Soldatak ✱ Pentsioak ✱ Zerbitzu publikoak ✱ Zaintza lanak ✱ Bizitzaren garestitzea

Etxebizitza eta lana

Borroka bera

Etxejabeak eta nagusiak bi modutara estutzen gaituzte. Horregatik, A11n ez da lan greba soilik, ezta maizterren greba soilik ere: etxebizitzaren aldeko eta bizitzaren garestitzearen aurkako greba orokorra da.

Zure etxeanMaizterrak

Alokairuek gure soldatak irensten dituzte. Maizterren sindikatuokin batera: negoziazio kolektiboa, etxegabetzerik ez eta hemen geratzeko erabakia.

Zure lanpostuanLangileak

Lantokiak geldituko ditugu. Soldata eta pentsio duinik gabe eta lanaldia murriztu gabe, ez dago ordain daitekeen etxerik.

Zure auzoanAuzokideak

Zaintzak, kontsumoa, ikasketak, merkataritza: A11n gutxi batzuen negozioari eusten dion bizitza ere geldituko dugu.

— Gobernatzen duenak gobernatuta ere, etxebizitza eskubidea eskuratzera goaz.

Hau da A11n
exijitzen duguna

Jokoaren arauak aldatzeko sei aldarrikapen: espekulazioan oinarritutako etxebizitza-sistemarekin amaitu eta eskubideetan oinarritutako bat sortzea.

1

Etxeak bizitzeko, ez espekulatzeko

2

Etxebizitza parke publiko handia (eta aberatsek ordain dezatela!)

3

Bizi-segurtasuna: ez gaitzatela etxetik bota

4

Prezioak jaistea

5

Etxebizitzan ere, eskubide sindikalak

6

Soldata, pentsio eta zerbitzu publiko duinak

Nola parte hartu

Antolatzea da lehen urratsa

01

Sortu greba-batzorde bat

Zure lanean, zure auzoan edo zure herrian. Hasten lagunduko dizugu.

Idatzi iezaguzu →

02

Antolatu ekintza bat zure auzoan

Informazio-piketeak, kartel-itsasketak, batzarrak: A11 kalean prestatzen da.

Joan →

03

Zabaldu sare sozialetan

Aldatu zure profileko argazkia, partekatu karruselak eta istorioak.

04

Deskargatu materialak

Zure blokeko postontzietan orria banatu: aldarrikapen orria, osoki alokairura bideratuta badago; eta soziopolitikoa (laster), danetarik badago zure blokean. Zure lanpostuan, jarri kartela.

ES · CA · GL

Erronka1.000 greba batzorde · 25.000 pertsona

1.000 lurralde greba batzorde osatu eta haietan 25.000 pertsona batu behar ditugu.

Greba-batzorde bat sortu nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan eta sortzen lagunduko dizugu

[email protected]

Batzorde bakoitzak balio du. Zurea sortuko duzu?

Deialdiak

A11, leku guztietan

A11ko manifestazioak, piketeak, batzarrak eta ekintzak, Estatuan eta handik kanpo. Laster hemen aurkituko dituzu deialdi guztiak, estatukoak zein nazioartekoak.

Confederación de Sindicatos de InquilinasSindicato de Inquilinas e Inquilinos de MadridSindicato de Inquilinas e Inquilinos de ZaragozaSindicato de Inquilinas e Inquilinos de CádizSindicato de Inquilinas e Inquilinos de SevillaSindicato de Inquilinas de MálagaSindicat de Llogateres de ValènciaSindicat d’Inquilines d’AlacantSindicat de Llogateres de CatalunyaCOSHACCGTLABIACIntersindical ValencianaCNTCo.basSolidaridad ObreraCUT GalizaELALa Intersindical (CSC)CIGCCOOUGTSTAS-CLMSTEIASCSATI
Giltzak dituen ukabila

Ez da lehen aldia

Maizterrek eta langileek indarrak batu zituztenean

1915 Glasgow · 20.000 etxe alokairu-greban; ontziolako 15.000 langilek auzitegia inguratu zuten.
1931 Barcelona · Ia 100.000 pertsonak alokairua ordaintzeari utzi zioten, eta sindikatuek greba orokorrarekin erantzun zuten.
1969 Italia · Hamar milioi lagunek herrialdea geldiarazi zuten etxebizitzaren alde: alokairuak izoztea eta 214.000 etxebizitza.
2018 8M · Greba feministak: emakumeok gelditzen badugu, mundua gelditzen da.

Afiliazio bikoitza

Greba egiteko, antolatu etxean eta lanean

Maizter sindikatua

Jabearen aurrean defendatzen zaitu eta greba hiria geldiaraztea bermatzen du.

Zure laneko sindikatua

Aholkatu egiten zaitu, errepresalien aurrean defendatzen zaitu eta zure lantokiko geldialdia antolatzen du.

11N · Herrialdea geldituko dugu